Albisteak

 
  • Diru-laguntza eskariak Elorrioko Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Herriko Plaza z/g) aurkeztu beharko dira, 2014ko urriaren 17a baino lehen
  • Helburua Durangaldeko enplegua hobetzea da, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, emandako laguntzari esker
  • Alde batetik, sei hilabetez 10 pertsonari lana emango dioten enpleguaren sustapenerako sei programa jarriko dira martxan, eta bestetik, eskualdeko enpresetan 7 pertsona kontratatzeko laguntzak emango dira

Elorrioko Udalak gogoratu nahi du datorren urriaren 17a izango dela Durangaldeko Enplegu Planerako laguntzak jasotzeko eskariak aurkezteko azken eguna. Joan den uztailean, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, 151.000 euro eman zituen Plan horretarako.

Enplegu Plan horretan eskualdeko bederatzi udalerri biltzen dira: Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio. Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar, eta Elorrioko Udala buru den elkartean daude antolatuta. 
Ekimenaren helburua eskualdeko enplegu maila hobetzea da, garapen sozio-ekonomikoan eta modernizazioan eragina izango duten proiektuen bitartez, Enplegua Berrindartzeko 2013-201 Programan ezarritakoarekin bateragarri baldin badira.

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, emandako funtsak bi kopurutan banatzen dira:

  1. 113.057,34 euro, ohikoa ez den merkatuan enplegua sustatzeko 6 proiektu martxan jartzeko: Durangaldeko basoak eta landa guneetako bideak garbitzea, mantentze lanak egitea eta balioan jartzea; gune publikoen eta altzarien mantentze lanak egitea Abadiñon, Garain, Iurretan, Izurtzan eta Mañarian; Gertutasuneko Agente Zibikoen Taldea eratzea Berrizen eta Zaldibarren; Eskualdeko Turismo Plana eguneratzea eta dinamizatzea eta Elorrioko Turismo Bisiten Programa antolatzea; eskualde mailako enpresa egitura ikuspegi sozio-ekonomikotik indartzea eta sustatzea, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan oinarrituta; eta eskualdeko nekazaritza-elikadura produktuen ekoizpenerako eta sustapenerako egitasmo nekazari-gastronomikoa eta ekologikoa bultzatzea. Horien guztien xedea, lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten 10 pertsonaren enplegugarritasuna hobetzea da, euren koalifikazioa edo/eta gaitasun pertsonalak eta motibazioa 6 hilabetez indartuz.
  2. 37.945.50 euro, Durangaldeko enpresek ohiko merkatuan zazpi langabetu kontrata ditzaten. Kopuru orokorra hiru partetan banatuko da, laguntza motaren arabera:

    1. mota: gutxienez 3 hilabeteko iraupena izango duen jardunaldi osoko kontratua. 6.000 euro (2 kontratazio)

    2. mota: 6 hilabete edo gehiagoko iraupena izango duen jardunaldi osoko kontratua. 10.684,50 euro (2 kontratazio)

    3. mota: 6 hilabete edo gehiagoko iraupena izango duen jardunaldi osoko kontratua, LAE-RGI-a jasotzen duten taldeetako kide diren pertsonak, lehenengo lanpostua eskuratuko duten 35 urtetik beherakoak eta, kontratatu aurreko 18 hilabeteetatik 12tan gutxienez Lanbide-SVE-n izena emanda izan duten pertsonak kontratatzeko. 21.297 euro. (3 kontratazio)

Plan hori, Durangaldeko 10 udalerriren parte hartzea duen eta bestelako eragile sozialen, teknologikoen, prestakuntzakoen eta ekonomikoen laguntza ere baduen Eskualdeko Gogoeta Planak diseinatu du.

Diru-laguntza eskariak Elorrioko Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Herriko Plaza z/g) aurkeztu beharko dira.