Albisteak

 

Helburua emoziozko kontrola haunditzea da eta medikamentuak ixtea edota hartzen diren kopurua jeistea da.

Interesatuek izena eman dezakete, urriaren 17a baino lehen, Drogomenpekotasun prebentziorako zerbitzuan. Aldez aurretik ekainean hautagiek elkarrizketa bat egin beharko dute.

Ikastaroa hau doakoa da, irailean hasiko da eta bi ordutako hamabost bilera izango dira. Parte-hartzaile guztiak, psikoterapeuta baten esku egongo dira.

Amankomunazgoko Drogomenpekotasun prebentziorako sailak aurten ere Emakumeentzako antsietatearen kontrola izeneko ikastaroa antolatuko du. Kurtso hau 20 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Helburu desberdinak izango ditu, alde batetik emozioaren autokontrola haunditzea, bere gaitasun pertsonalak haunditzea eta gizarte eragileen laguntza lortzea, eta bestetik ere medikamentuak ixtea. "Itxaroten dugu eskualdeko emakumeak parte hartzea eta ikastaro honek euren ongizate eta osasuna hauntditzea" aipatu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoko lehendakariak.

Doako ikastaroa honetan parte hartu nahi duten guztiek elkarrizketa bat burutu behar dute azaroan zehar. Horrela hautagaiek izena eman beharko dute Drogomenpekotasun prebentziorako zerbitzuan, urriak 17 baino lehen, (Askatasun etorbidea 11 behea, Durango) edo 94 620 05 20 telefonora deituz. Parte hartuko duten emakumeek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

  • Denbora batean, sei hilabete gutxienez eta hamar urte gehien jota, etsialdirako medikamentuak hartu izana. Hala eta guztiz ere bakoitzaren antsietate egoeraren erruz, medikamenduak hartzeko zorian daudenak ere parte hartu ahal izango dute.
  • Patolgia psikiatrikoa ez izatea.
  • Substantzia psikoaktiboak ez hartzea (alkohola, kokaina...).

Ikastaroaren hasiera eta edukina

Ikastaro honen hasiera datorren urteko urtarrilean izango da eta asteazkenetan izango da arratsaldeko ordutegian, 15:30etik 17:30era, guztira 15 bilera. Taldeek 20 pertsona inguru izango dute gehien jota eta psikoterapeuta batek gidatuko du.

Egirarauak hiru zati izango ditu:

  • Osasunarekin zerikusia duten gaiak: antsietatea, medikamentueen eragina, eta zeintzuk diren medikamentuak hartzeko orduan emakumeek dituzten faktoreak.
  • Antsietaterekin zerikusia dituzten gaiak: erlaxazio teknikak landuko dira, emozio kontrola, autoestimuaren garapena eta pentsamendu ezerkorren erabilpena.
  • Gizarte trebetasunen garapena: aserbitatea, bakoitzaren mugen erabilpena, komunikazio trebetasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna.

Gutxienez, hamar pertsonetik bat medikura doa antsietate arazoak direla eta, eta hirutik bi emakumeak dira. Askotan medikamendituak hartzea irtenbide bakarra izaten da. "Egoera hori ezagututa, emakumeen artean beste irtenbide batzuk landu nahi ditugu, medikamentuen beharrik gabe" apaiatu du Zarrabeitiak.