Albisteak

 

Ikastaro bakoitzak bilera desberdinetan burutuko dira. Urriaren 23an hasita eta hiru hilabete bueltan jarraipen batzar bat burutuko da.

Interesatuek izena eman dezakete datorren urriaren 10a baino lehen, 94 620 05 20 telefonora deituz edota prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidean.

Durangaldeko Amankomunazgoaren Drogomenpekotasun Prebentziorako sailak erretzeari uzteko kurtso berri bi antolatu ditu. Kurtso hau datorren urriaren 23an hasiko dira. Guztira zortzi bileratan burutuko dira eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du talde bakoitzak. Batzarrak astero izango dira ostegunetan arratsaldeko ordutegian. Kurtsoa amaitu ostean, eta hiru hilabete igaro eta gero, jarraipen bilera bat egingo da.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun etorbidean 11 behean dagoen Drogomenpekotasun prebentzioarako sailan, edo 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera. Kurtsoak 20 eurotako kostua du eta eskatzen den baldintza bakarra "tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da" azaldu dute amankomunazgoko zerbitzutik.