Albisteak

 
Gazteei euskarazko formazioa eskaintzeko asmoz, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Urtxintxa Eskolaren eskutik Astialdiko Begirale eta Zuzendari ikastaroak antolatu ditu. Ikastaro hauek Mankomunidadeko Euskara Zerbitzuaren barruan dauden udal-herriko gaztei zuzenduta daude. Hauek Behargintzan emango dira (Lehengo Intxaurrondo eskola). Klaseak urrian hasiko dira eta orokorrean asteburuetan.

Astialdiko begirale izateko ikasturteak, eta zuzendariarenak urte bateko iraupena izango dute. Baina zuzendari ikastaroa egin ahal izateko, lehenik begirale titulua eduki behar da. Bietan klaseak euskaraz eskainiko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren titulu ofiziala jasoko dute.

“Gainera, Mankomunitateak ordaindutako ikastaroak dira, eskualdeko gazteei zuzenduta Jarritako baldintzak betetzen badituzte,” azaldu du Mankomunitatearen presidentea den, Oskar Zarrabeitiak.

Izena emateko epea, irailaren 1ean zabalduko da. Guztira, 35 gazteentzako lekua egongo da ikastaro bietan (izen-emate ordenaren arabera banatuta). Interesatuek Laubideta 6an dagoen Mankomunitatearen euskara zerbitzura jo dezakete.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.mdurango.org web orrialdean sartu, euskera.mdurango@bizkaia.org emailaera mezu bat bidali, edota 94 623 25 22 telefonora deitu.

Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza du.

Begirale ikastaroa (PDF 108KB)

Zuzendari ikastaroa (PDF 108KB)