Albisteak

 

Uztailaren 5 eta 6 ospatuko dira Espainako Promesen txapelketa hau.

Ekainaren azken astean ere Kluben Ohorezko mailaren finala ospatuko da eta,
Emakumeen DHko frogak eta Gizonezko Lehen mailaren frogak ere izango dira.

Etorriko diren atletak, zein txapelketara etorriko diren laguntzaileak, eragin oso positiboa
izango du, ekonimoa alorrean eta eskualdeko hoteletan.

Durangok, uztailaren 5 eta 6an, Atletismoko Promesen txapelketa hartuko du, 1997. urtean Basaurin ospatu zena. Beraz Durango horrelako antolaketa hartuko duen Bizkaiko bigarren herria izango da. Guztira 700 atleta
aurreratuko dira eta 2.000 pertsona inguru mobilizatuko ditu, kirolari, entrenatzaile, zuzendari, epaile eta beste pertsona batzuen artean. Gertakizun honi esker, gaur egun eskualdeko hotel eskaintza beteta dago. Txapelketa hau Bidezabal Atletismo klubak antolatzen du.

Bidezabal Klubak azken zehaztasunetan dabil, Amankomunazgoak kudeatzen duen eta Durangon dagoen atletismoko pistan azken txapelketak ospatzeko, eta erreferente izan dadin. Ekainaren azken astean, zapatuan konkretuki, Bidezabal klubak antolatuta Ohorezko Kluben mailaren azken frogak ospatuko dira eta horrekin batera lehen mailaren barne, emakumeen DH topaketak eta Gizonezko tituluen lehen mailaren frogak.

INSTALAZIOAK

Egun hauetan zehar antolatzaileek Landakon dagoen atletismoko pistaz gain, Durangoko udalaren polikiroldegia ere erabiliko dute. Bertan berotzeko ariketa fisikoak, batzar teknikoak edota aldagelak erabiliko dituzte. Horretarako udalak instalazio hauen erabilera laga du egun hauetarako.

Durangaldeko Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak eskertu nahi dute klubek egin duten lana, bai Durangorekin eta Amankomunazgoarekin mantendu duten konpromezuari esker, txapelketa hau bertan antolatu ahal izan delako, eta ekonomikoki oso onuragarri izango delako Durangorako eta eskualderako.

Durangaldeko Amankomunazgotik, azken urteetan instalazio hauek eguneratzeko lanean aritu da, pistaren hobekuntzarekin, era honetako txapeleketak Durangon ospatu ahal izateko. Baina garrantzitsuena, segurtasun arauak betetzeko egin diren lanak, egunero frogak ospatuko ahal izateko”, azaldu dute Amankomunazgotik. “Gure esfortzua ez datza bakarrik era honetako txapelketak ospatzeko, baita ere eskualdeak instalazio onak eduki ditzan. Horrek eskualdeko herriei inbertsioak egitera behartu gaitu, baina horri esker gaur egun era honetako pista bat dugu”.

Amankomunazgotik animatu nahi ditugu arlo honetan lanean dauden bi klubak, euren mantentzen duten filosofiagatik, atletismoaren alde egiten duten apostuagatik, eskualdeko atleta berriak batzeagatik eta egiten duten lan isilagatik eta era berean eskertzen ez dena. Beraz animatu nahi ditugu helduak zein gazteak kirol hau egiteko, euren bizitzarako zein osasunareko onuragarri izango delako.

Hurrengo asteburuetan egingo diren txapelektak ospatzeko, Amankomunazgoak 12.000 eurotako aurrekontua izango du. Bere aldetik, Durangoko alkatesa, Aitziber Irigoras, oso pozik agetu da, era honetako txapelketa herrian ospatzeagatik eta herrirako dakarren alde onuragarria ikusirik. “Aukera ezinhobea da eskualderako, eta Durangorako bereziki, bai kirol arloan zein turismo arloan. Gure esku egon den guztia jarri dugu froga hau Durangon ospatzeko.

Frogaren arrakasta, guztion arrakasta izango bait da”. “Era beran instalazioak hobetzeko, Amankomunazgoak egin duen lana eskertu dut alkatesa bezala. Baita klubek egiten duten lana. Beti esaten dudan bezala, elkarteen lana ezinbestekoa da, eurek aberasten dutelako Durango”, azaldu du Irigorasek.