Albisteak

 

Datorren ekainaren 20an Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Dinamizazio Sailak antolatuta, Pertsona Nagusien XVII. Gimnasia Topaketa ospatuko da. Topaketa hau Zaldibarko Olazar  Frontoian, goizeko 11:30etan hasiko da eta 7 taldek  parte hartuko dute:

  • Abadiñoko Polikiroldegia
  • Elorrio Egoitza (Elorrio)
  • Iurretako Udal Taldea
  • Txintxirri Ikastola (Elorrio)
  • Elorrioko Polikiroldegia
  • J.M. Barandiaran Egoitza (Durango)
  • Nagusien Etxea Elkartea (Zaldibar)

Eskualdeko 160 pertsona inguruk, norbere etxean edota egoitzetan bizi direnak, hartuko dute parte.
Erakustaldiaren ondoren, ekitaldia amaitzeko, anaitasun bazkaria eta dantzaldia ospatuko dira.

Topaketa, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatu du, baina beste hainbat enpresa eta erakunderen laguntza ere jaso du: Bizkaiako Foru Aldundiko Gizartekintza Saila, Panadería-Pastelería Arriaundi, Eroski S. Coop., Viajes Cemo, Cafés Baque, Floristería Cengotita.