Albisteak

 

Ikasturte honetan, Amankomunazgoak bultzatutako Eskolako Agenda 21ek –bere zortzigarren edizioan-, kontsumismoa eta kontsumo arduratsua izan ditu ardatz bezala. Guztira 16 ikastetxek hartu dute parte, hauek izan direlarik: Abadiño BHI, Berriz BHI, Ibaizabal Ikastola, Fray Juan de Zumarraga BHI, Nevers, Kurutziaga, San Antonio-Santa Rita, Landako LH, Jesuitak, Elorrio BHI, Lourdesko Ama, Txintxirri Ikastola, Maiztegi Eskola, Juan Orobiogoitia BHI, Otxandio LH eta Zaldibar LH.

Programaren barne, ikasleek tailer desberdinak burutu dituzte, kontsumismoari buruz eta iragarkiak gai honetan duten eragina aztertzeko ere. Gainera, ikasleek kalean diagnostiko bat garatu dute, herritarrek kontsumismoari eta kontsumo arduratsuaren inguruan duten ezagutza aztertzeko.

Ekimen honetan 433 herritarrek hartu dute parte eta emaitzen arabera, nahiz eta gehienek esan bazekitela zer den kontsumismoa eta kontsumo arduratsua, argi dago bi kontzeptu hauek nahiko ezezaguunak direla. Izatez, “galdetzen genienean kontzeptu biak azaltzeko exenpluen bitartez, ezagutzak oso baxuak ziren”, azaldu dute Amankomunazgotik. Bestalde aipatzekoa da, eskualdean emakumezkoen %60ak ezagutza gehiago dituztela kontsumo arduratsuaren inguruan. Ikasleek, txakurren gorotzen kontrako kanpaina bat burutu zute. Otxandioko eta Zaldibarko gazteek martxan jarritako kanpaina bat izan zen eta horretarako kalean, eurek margoztutako kartelak jarri zituzten, herritarrei eskatuz, txakurren kakak garbitzeko.

PROGRAMA

Eskolako Agenda 21 programak, jasangarritasuna eta eskolen kalitatea ditu helburu bezala. Horretarako, herri bakoitzeko garapen iraunkorreko ekimenak garatzen ditu, eskoletako parte-hartze prozesu batekin.

Programaren ezaugarriak hauek dira:

  • Bi esparru lantzen dira: ikastetxea eta herria edota eskualdea
  • Ardatz eta oinarri bezala eskolak ditu eta ikasleen protagonismoa lantzen du.
  • Gestio jasangarria eta arduratsua bultzaten ditu.
  • Kurrikulum-aren berritzea eragiten du.

Durangaldea, Eskolako Agenda 21, 2004. urtean abiatu zen, Durangaldeko Udaltalde 21 osatu zenean. Guztira 11 herri elkartu ziren eta horiek eskolak parte hartzera animatu zituzten. Gaur egun 15 ikastetxe daude programaren barne.

Garapena, hauei esker da:

  • Zentro bakoitzak izendatzen dituzten koordinatzaileak: Irakasleak eta umeak hezitzeaz gain, komunitate osoa sartzen dute programan, aislamendua eta burokrazia gaindituz, eta idei berritzaileak onartzera prest daudelako.
  • Gainontzeko langileak, irakasleak ez direnak, hau da aita eta amak. Bere lan gabe ezinekoa litzateke.
  • Ikasleak: Eskolako Agenda 21.aren gainean heldutasuna erakusten dutelako, politikoekin batzartzen direlako euren ideak era adeitsuan, eta helduei erakusten gaituztelako, zelan begiratu genezaken Durangaldea beste era batean.