Albisteak

 
Durangoko Jesuitak ikastetxeko bi ikasle- Gorka Junketa eta, Inazio Azurmendi- “Kerik gabeko gelak” izeneko marrazkiaren diseinuan irabazleak suertatu dira, herri mankomunatu artean. Ekimen honen helburua, lehen eta bigarren Derrizgorrezko Bigarren Hezkuntzako 12 eta 14 urte bitarteko ikasleak tabakismotik prebenitzea izan da. Horretarako ikasleek, gazteek erre ez dezaten, marrazki bat edota kamiseta baten diseinua egin behar izan dute.

Gainera ikasleek, irakasleengan tabakoaren inguruko formazioa jaso dute. Esaterako lehen mailako ikasleek tabakoaren inguruko power point bat izan dute galdera desberdinekin eta hauek erantzun behar izan dituzte eta gero eztabaidatu. Bigarren mailakoak berriz drogaren inguruko bideoak izan dituzte ikusgai. Gainera programa honen bitartez, maiatzaren 31a bitartean ez erretzearen banako zein taldeko konpromezua hartu dute.

Bi ikasle hauen diseinua, finalista suertatu da Bizkaiko barne eskualdetako finalean (Durangaldea, Zornotza, Arratia, Lea-Artibai, Basauri, Bermeo, Arrigorriaga eta Galdakao), Sari hauen banaketa maiatzaren 30an izango da, Tabakorik gabeko nazioarteko egunean, Zornotzako Zelaieta zentroan.

EKIMENA

Durangoko mankomunitateko hiru ikastetxek hartu dute parte: San José Jesuitak (Durango), Nevers (Durango) eta IES (Abadiño), guztira 50 marrazki aurkeztu direlarik. Lan guztiak epaimahai batek baloratu ditu, bai leloa zein kreatibitatearen inguruan. Ikasle guztiek irabazle suertatzen den marrazkiarekin kamiseta serigrafikatua jasoko dute.

“Kerik gabeko programa” 14 herrialdeetan burutzen da, “Gazteak tabakorik gabe” izeneko europear sarearen barne. Milaka ikaslek hartu dute parte programa honetan eta adituen ustez, badu eragina gazteen artean, hauek erre ez dezaten. Ekimen hau iaz hasi zen Ezkerraldean eta iaz ere lehengo aldiz Bizkaia osora zabaldu zen. Amankomunazgoko Drogomenpekotasun prebentzioaren sailetik tabakotik prebenitzeko ekimenak 2009/2010. urtetan hasi ziren, lehen mailako ikasleen artean.

Horrela, Nazioarteko tabakorik gabeko egunean, Drogomenpekotasun prebentzioaren sailetik stand bat jarriko da, urtero bezala 16:00etatik 19:00etara, tabakoa ixteko kurtsoak burutzeko. Bertan ere gozokiak, zein bonboiak eta globoak banatuko dira eguna ospatzeko.