Albisteak

 

Pasadan apirilak 10ean ospatutako osoko bilkuran, Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak, onartu egin zuen Berrizko herria Lanbide Ikastetxean parte hartzea. Eransketa hau posible izango da datorren maiatzaren batetik aurrera eta honek aukera emango du berriztarrek, formazio eta prestakuntza profesionaleko ekintzetan parte hartzea.

Hasierako Prestakuntza Profesionalaren programen barne hauek dadude: 

  • Lehen ikastaroa, elektrizitatea, ostalaritza, lorezaintza eta aroztegi metalikoa.
  • Bigarren ikastaroa, egurrezko aroztegia, ostalaritza, pintura eta iturgintza.

Ikastaro hauek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Klaseak, 10-15 ikasleentzat izango dira eta formazio praktikoa emango zaie. Gainera ikasleek DBHko titulua jaso ahal izango dute eta aukera dute ere beste ziklo formatiboetan parte hartzeko. Programak 2.100 ordutako iraupena izango du, bi kurtsotan bananduta.