Albisteak

 
Apirilaren 11n Berrizko ‘Marino Lejarreta’ belodromoaren berrirekiera ekitaldia izan zen. Bertan, adin guztietako hogeita hamar txirrindulari inguru izan ziren, baita hainbat agintari ere: Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria; Oskar Zarrabeitia, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko presidentea, eta Marino Lejarreta. Eskualdeko hainbat udal ordezkari ere egon ziren ekitaldian, besteak beste, Iurretako alkatea (Iñaki Totorikaguena) eta Berrizkoa (Orlan Isoird).