Albisteak

 

Gertakariak

Lurraldetik kontrol estazioak banatuta dituen aire kalitatearen kontrol eta zaintza sare bat dauka EAE-ak eta SO2, NOX, CO, PM10 eta O3 bezalako parametroak neurtzeko gaitasuna dauka.

Aire kalitatearen indizea, adierazle hauen arabera definituta dagoen zenbaki bat da eta estazio bakoitzarentzako, aurreko adierazleen balioen arabera kalkulatzen da. Indize hau sei kontzentrazio tarte desberdinetan banatzen da, era honetan formakuntza teknikoa ez duten pertsonentzat ere ulerterrezagoa bilakatzen delarik: ona, onargarria, moderatua, txarra, oso txarra edo arriskutsua. EAE-ko aire kalitatearen kontrol eta zaintza sarea osatzen duten estazio hauetako bi Durangaldeko eskualdean kokatzen dira, bata Durangon eta bestea Elorrion hain zuzen ere. Bertan, tenperatura, hezetasuna, presio atmosferikoa, erradiazio maila eta haizearen abiadura eta norabideaz gain, indize partzial bezala ezagutzen den banakako adierazle bat determinatzen da kutsatzaile bakoitzarentzat. Aire kalitatearen eguneroko adierazle bat da eta bere influentzia esparruan da esanguratsua, kasu honetan Durangaldean.

Urkiolako mendatean ere badago hirugarren kontrol estazio bat eta bere helburua ozono troposferikoa neurtzea da, aintzindari bezala NOX-ak eta KOL-ak (konposatu organiko lurrunkorrak) dituen bigarren mailako kutzatsailea. Ozonoak pertsonengan eta ingurumenean sortzen dituen eraginak ondo identifikatuta daude, eguzkiaren erradiazioaren presentziaz sortzen den eta haizearen eraginez distantzia handiak bidaiatu ditzakeen kutsatzaile bat da eta horregatik, estazio honen kokalekua estrategikotzat har daiteke. Aipatu diren hiru estazio hauek erreferentzia bezala erabiliko dira azterketa honetan eta berauek emandako informazioa emaitzen interpretazioa burutzeko erabiliko da. Erreferentzia gisa eskualdean burututako beste azterketa batzuk erabiliko badira ere, IK4-Azterlanek 2009 eta 2010 urteetan gauzatutako azterketak, aire kalitatearen kontrol, jarraipen eta ebaluazio azterketa honen oinarri metodologikoak ezarriko ditu.

 Informazio gehiago (PDF, 88KB)