Albisteak

Guraso eskolak 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, otsailetik aurrera, martxan jarriko du kurtso berrien eskaintza, Aita eta Amen Eskolaren barnean. Ikastaroak eskola-adineko semeak dituzten aita eta amei zuzenduta daude, eta interesa duen edozein helduk har dezake parte. Parte-hartzaileak talde txikietan banatuko dira, profesional espezializatuak zuzenduko dituztenak. Era dinamiko, parte hartzaile eta praktikoan drogomenpekotasuna, osasuna, familiako kideen arteko komunikazioa edota arazoen erabakuntza bezalako gaiak jorratuko dira. Sesioak Amankomunagoa osatzen duten udalerri bakoitzeko ikastetxe edo udal tokietan ospatuko dira.

Izena emateko epea urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik. Interesatuek, 94-620 05 20 telefonora 9:30 eta 13:30ak bitartean deituz edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidearen bidez eman dezakete izena. Kurtso bakoitzak 6 euroko kostua izango du.

Guztira, bost ikastaro eskainiko dira:

  • Prevención en la infancia a través de la comunicación y la autoestima. 90 minutuko zortzi sesiok osatuko dute, eta Lehenengo Hezkuntzako semeak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Hurrengo gaiak jorratuko dira:
    • Haurtzaroa: funtsezko garaia;
    • Sentimenduak ezagutzea eta adieraztea;
    • Drogamenpekotasunetan prebentzioa;
    • Talde presioari aurre egitea;
    • Ezetz esaten ikastea;
    • Familiaren garrantzaia prebentzioan;
    • Autoestimua bultzatu;
    • Nerabezaroan gertatuko diren aldaketak eta
    • Zer dira drogak. Motak eta eraginak.
  • Adolescencia y drogas, ¿cómo abordarlo? 90 minutuko zortzi sesio eskainiko dira. Seme-alabak Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta dago. Kasu hontan, gaiak hurrengoak izango dira:
    • Droga motak;
    • Saikapena eta eraginak;
    • Mitoak;
    • Kontsumo seinaleak eta haien aurrean zer egin;
    • Kontsumitzeko arrazoiak;
    • Tabakoa, alkohola, kannabisa eta beste drogak;
    • Autoestimua;
    • Talde presioa;
    • Komunikazioa;
    • Giza trebetasunak eta
    • Drogomenpekotasunen prebentzioa.
  • Educación afectivo-sexual. 90 minutuko zortzi sesiok osatuko dute. Ikastaro hau seme-alabak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta dago, baina taldeak adinaren arabera banatuko dira. Jorratuko diren gaien artean hurrengoak daude:
    • Zer da sexualitatea
    • Sexualitatearen aurrean ditugun jarrerak;
    • Sexualitatea haurtzaroan: zelan erantzun euren galderei;
    • Sexualitatea nerabezaroan: aldaketak, galderak, beldurrak, eta
    • Sexualitatea gaztaroan eta helduaroan
  • ¿Sabes lo que siente realmente tu hij@? Hemen ere ikastaroa 90 minutuko zortzi sesiok osatuko dute. Helburua, gurasoei semeak duten beldurra, amorrua edo jeloskor sentitzea bezalako emozioak ulertu eta bideratzeko jarraibideak ematea da. Gainera, poza bezalako baloreak bultzatuko dira.
  • Risoterapia. Ikastaroan teknika, dinamika eta jolas desberdinak erabiliko dira, errespetu giro baten, parte-hartzaileek ondo sentiarazteko. Kurtso honetan plazak mugatuak dira, eta parte hartzaileak onartzeko izen emate ordena hartuko da kontuan.

 Ikusi liburuxka (Pdf 222 Kb)

Ikusi triptikoa (Pdf 663 Kb)