Albisteak

 

Asteburuko eta gaur arratsaldeko emaitzak kontuan hartuta, aipaturiko txapelketa azken fasean da jada. KADETE mailako finala erabakita, atxikita doatzuez gazte eta nagusi mailako aurrefinaletako datorren asteburuko programa ere. FINALAK abenduaren 28an Abadiñoko Tornosolon.

Aipatu, Bizkaiko txapelketan (Tornosolon eta Bizkaia trinketean jokatu dira partiduak) ia 80 pilotarik hartu dutela parte urriko lehen asteburutik martxan dagoen lehiaketan. Nagusien mailan 42 pilotari (32 bigarren mailan, 10 lehen mailan), 17 pilotari gazte mailan eta 13 kadete mailan.