Albisteak

 

Durangaldeko Amankomunazgoak abian jarri du pasadan abenduaren 1etik aurrera, etxerik gabeko aterpe bat Durangon.

“Helburua neguko eguraldiari aurre egiteko nora joan ez daukaten pertsonei lo egiteko leku bat eskeintzea da” azaldu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko lehendakariak.

Aterpea zabalik dago pasadan abenduaren 1etik, martxoaren 31rarte eta bere aurrekontua 17.000 eurotakoa izango da. Zerbitzua Errotagaña ostatuan emango da (Durangaldeko Ibaizabal Ikastola, Durangoko Intxaurrondo kalea 54. zenbakia).

Bertan zerbitzu hauek eskeiniko dira:

  • Gaueko ostatua
  • Garbitzeko zerbitzua
  • Gozaria eta gaueko otamena

Sarbidea eta egonaldia

Aterpeak 10 pertsonentzako leku ditu. Sarbidea, Durango Udaltzaingoak, Durangoko
Gizarte ekintzako arloak zein Amankomunazgoko gizarte zerbitzuek erabakiko dute. Hauek dagokionari sartzeko baimena emango diote eta baita ere bertan iraun dezaketen egunen kopurua, beronen egoeraren arabera. Horrela bi irizpide jarraituko dira hauen iraupena erabakitzeko:

  • Durangoko Amankomunazgoaren barne dagoen herritar batek sarbiderako lehentasuna izango du. Hasieran hiru gau pasatzeko egonaldia izango dute eta beraren egoera ikusita negurako baimena ere izan dezake.
  • Amankomunazgotik kanpo datozen herritarrek hiru gau egon ahal izango dira abendutik martxora bitartean.