Albisteak

 

Lehen aldiz eskualdean, udaletxe guztiek pankarta bat jarriko dute euren balkoietan “Adin guztietarako gizarte baten alde” lelopean. Era berean begizta orlegiak bananduko dira egun osoan.

Mankomunitatea eta eskualdeko nagusien elkarteek egun osoan eskatuko diete, herriadministrazioei zahartze aktiboaren oinarriak garatzen laguntzera.

Zenbait herritan ekintza desberdinak antolatu dituzte.

Durangaldean, biztanleen %17,38a 65 urtetik gorakoa da, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera (2011).

Informazio gehiago (Pdf, 108Kb)