Albisteak

Lanbide Ikastetxea logoa 

Ikastetxea 1986. urtean jarri zen martxan, ikasketak alde batera utzi zituzten gazteei laneratzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.

Denbora horretan zehar, 16 urtetik 18ra bitarteko 1.500 gazte igeltserotza, etxez etxeko gizarte laguntza, arotzeria, elektrizitatea, eskaiola, iturgintza, baratzezaintza, lorezaintza, ostalaritza edota pintura bezalako espezialitateetan prestatu dira.

Nabarmentzekoa da prestakuntza aldiak bukatu direnean kontratazioetan % 85erainoko emaitzak izan direla garai batzutan.

 Prentsa-oharra irakurri (Pdf 113Kb)