Albisteak

 

Ekitaldia 11.30ean hasiko da, eta Elorrioko udal polikiroldegiaren ondoan dagoen frontoian burutuko da.

Zortzi taldeetan banatutako nagusiek, urtean zehar kirol-jarduera desberdinetan parte hartu dutenek, euren gaitasun fisikoak erakutsiko dituzte.

Parte hartzaileen artean, 13 pertsonek 80 urte baino gehiago dituzte, eta hauetariko bik 90 urte baino gehiago.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Nagusien Sailak urtero ospatzen den Nagusien Gimnasia Topaketaren edizio berri bat antolatu du. Ekitaldia, gaur ospatuko da, 11.30etatik aurrera Elorrioko udal polikiroldegiaren ondoan dagoen frontoian.

Bertan 150 pertsona inguru bilduko dira. Horien artean ez dira soilik euren etxeetan bizi eta kirol-jardueretan parte hartzen dutenak egongo, eskualdeko egoitzetan bizi diren nagusiak ere egongo dira eta.

Jardunaldiaren helburua “urtean zehar gimnasia praktikatzen duten nagusiei ekintza bateratu bat eskaintzea, euren motibazio maila igotzea eta jai egun bat laguntasun giroan ospatzea da”, azpimarratu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoaren presidenteak.

Parte hartzaileak

Oraingo honetan polikiroldegi, egoitza, Udal eta Durangaldeko zentro desberdinetatik etorritako 8 taldek hartuko dute parte eta euren emanaldiak eskainiko dute:

- Abadiñoko Polikiroldegia
- Durangoko J.M. Barandiaran Egoitza
- Iurretako Udaleko taldea
- Zaldibarko Nagusien Etxe elkartea,
- Mañariako Udaleko taldea,
- Elorrioko Txintxirri Ikastola,
- Elorrioko Egoitza,
- Elorrioko Polikiroldegia.

Parte hartzaile guztiek 55 urte baino gehiago dituzte. Gainera, 13 pertsonek 80 urte baino gehiago dituzte, eta hauetariko bik 90 urte baino gehiago. Azken hauei omenaldi txiki bat eskainiko zaie.

Aktuazioen ostean, janari bat egongo da. Ondoren, dantzaldi bat ospatuko da eskualdeko herri desberdinetako kirolarien arteko harremana sendotzeko.

Balorazioa

Pertsona Nagusien Saila 15 urte daramatza topaketa hau antolatzen (urte bakoitzean herri desberdin baten). Euren ustez, mota honetako jarduerek frogatzen diote gizarteari pertsona nagusiek aktibo mantendu ahal eta behar direla. “Ariketa fisikoa modu jarrai eta kontrolatuan egiteak zahartze goiztiarra eta gaixotasunen sorrera ekiditzen du, apetitua eta logura kontrolatzera eta obesitatea sahiestera laguntzen baitu. Gainera, kirola taldean egiten denean, gogo-aldartea eta harreman sozialak hobetzen dira”, azaldu dute.

Abantail hauek guztiak kontuan izanda, azkeen urteetan erakunde publikoek 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako gimnasia taldeen eraketa bultzatu dute.

Durangaldeko kasuan, udalerri gehienek talde bat edo gehiago dute.

Urtero ospatzen den topaketa honek oso harrera ona du nagusien artean. Izan ere, azkeen urteetan 150 pertsona inguruk hartu dute parte, gehienek emakumezkoak izanez.

Aipatzekoa da ere egoitzetako taldeen parte hartzea. “Honek frogatzen du nahiz eta adin eta menpekotasun maila altua izan, ariketa mota ugari egin ahal direla”, aipatu dute.

Ekitaldi honek, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatuta, BBK Gizarte Ekintzaren partaidetza ekonomikoa eta Bizkaiko Foru Aldundia, Cemo Bidaiak, Arriandi Okindegia, Eroski, Cafés Baqué eta Zengotita Loradendaren laguntza du.