Albisteak

 

Stand hau Ezkurdin egongo da 16:00etatik 19:00ak arte. Tarte horretan tabakoa uzteko burutzen diren ikastaroei buruzko informazioa eskainiko da.

2012an zehar, Drogomenpekotasunen Prebentzio Zerbitzuak erretzeari uzteko bi kurtso eskaini ditu. Horietan 36 pertsonek hartu dute parte.

Urte honetan, zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu, ikasleei eta eskualdeko biztanleei zuzenduta. Horien artean tabako, alkohola eta beste drogen kontsumoa prebenitzeko hitzaldiak eta tailerrak egon dira; alkoholemia-kontrolak egin dira herriko jaietan, eta guraso, irakasle eta Udaltzaingoari formakuntza eskaini zaie.

Irakurri prentsa-oharra (Pdf 124 Kb)