Albisteak

 

Durangaldeko Behargintzak Caritasekin lankidetzan Zaintza Programa abiarazi du apirilaren 23an. Helburua, pertsonen zaintzan aritu nahi duten emakumeei horretarako prestakuntza eskaintzea da: batetik, alde teorikoa landuko da eta bestetik, enpresetan praktikak egiteko aukera edukiko dute.

Durangaldeko Behargintzak "Lan aurretiko gaitasunak: gaitasunen, trebetasunen eta jarreren garapena lan alorrean" atalaren ardura izango du. Eta, ondoren, emakume bakoitzarekin laneratzeko edota gizarteratzeko bakarkako ibilbidea landuko du.