Albisteak

Pista 

Pistak pertika-jauziarako koltxoneta berria eta jaurtiketa-kaiola izango ditu. Gainera, beste hobekuntza batzuk egingo dira, bai barnekoak bai kanpoaldekoak.

Ekipamendu berriaren eta berrikuntzen kostua Amankomunazgoaren baliabide propioekin ordainduko da, beraz, Udalek ez dute ordainketa gehigarririk egin behar.

Durangoko pista Bizkaian eta Euskadin gehien erabiltzen dena da, eta Estatu mailan erreferentzia bat da.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Durangoko atletismo pista kirol-ekipamendu berriaz hornitzeko eta instalatzeko kontratua esleitu du. Gauzak horrela, Amankomunazgoak pertika-jauziarako koltxoneta berria eta jaurtiketa-kaiola erosiko ditu, 68.597 euroko kostuarekin. Horrekin batera, ekainean, berrikuntza-lanak gauzatuko dira kirol-esparruan, bai barnealdean bai kanpoaldean. Azken lan hauen kostua 250.000 eurokoa izango da. “Hainbat urtetan jardunean egon eta gero, instalazioetan beharrezkoak diren berrikuntza garrantzitsu batzuk egiteko ordua heldu da”, azpimarratu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoaren presidenteak.

Hori dela eta, material berriak eta berrikuntza-lanak Amankomunazgoak dituen baliabide propioekin ordainduko dira, eta Udalek ez dute ordainketa gehigarririk egin beharko.

Ezaugarriak
Durangoko atletismo pista Amankomunazgoarena da. Pista homologatu honetan kirol-aktibitate desberdinak garatzen dira: atletismoa, jaurtiketak, altuera-jauziak… Aldi berean, instalazio hauetan Bizkaiko eta Euskadiko froga desberdinak ospatzen dira aldizka, probintzia- eta autonomia-mailan gehien erabiltzen den pista izanez. Estatu-mailan ere erreferentzia bat da. “Kirol-esparru oso aktiboa da eta asteburu askotan bertan ospatzen diren frogekin gozatzeko aukera izaten dugu. Horregatik nabaria da gure kirolaren aldeko apustua, eta are gehiago eskualdeko kirolari ugarik erabiltzen dituzten instalazio hauek ditugunean. Hemen, adibidez, azken boladan garaipen ugari lortzen ari den Bidezabal Taldeak entrenatzen du. Gainera, Amankomuazgoak finantziatzen duen atletismoko hastapen-programaren barnean eskola-ume ugarik praktikatzen dute pistan goizeetan”, azaldu du Zarrabeitiak.

Kirol-instalazio honetaz aparte, Amankomunazgoak Berrizko belodromoa eta Abadiñoko trinketea ditu.