Albisteak

 

Durango sustatzaile kopuru handiena erregistratu zuen udalerria izan zen 59 pertsonekin, hau da, zerbitzura hurbildu ziren ekintzaileen %40a.

Pertsona gehienak langabezian zeuden eta 25 eta 45 urte bitarteko adina zuten.

Sortu ziren enpresen kopuru handiena merkataritza sektorekoak eta pertsona edo enpresei zerbitzuak eskaintzen aritzen direnak izan ziren.

Durangoko Merindadeko Mankomunitateko eskualdearen garapeneko agentziaren (Behargintza) enpresa-sorkuntza zerbitzuak 146 pertsona aholkatu zituen 2011. urtean euren enpresak eratzeko orduan. Haietaik, 80 emakume izan ziren, eta beste 66ak, gizonak. Gainera, zerbitzuak 639 kontsulta erantzun zituen.

Mankomunitateko kide diren udalerrien artean, durangarrak izan ziren zerbitzua gehien erabili zutenak. Durangoko sustatzaileak hurbildu zirenen %40a izan ziren, 59 pertsona (28 gizon eta 31 emakume) izan baitziren. Ondoren, Abadiño dago 16 sustatzailerekin (7 gizon eta 9 emakume); Iurreta 9 (6 gizon eta 3 emakume); Elorrio 8 (2 gizon eta 6 emakume); Atxondo 3 (2 gizon eta emakume bat); Izurtza, 3 ere (gizon bat eta emakume 2), eta Mañaria eta Zaldibar sustatzaile banarekin, lehenengo kasuan gizona eta bigarrenean emakumea. Falta diren 46 sustatzaileak Durangaldetik kanpoko udalerrietatik hurbildu ziren.

Sustatzaileen profila

Zerbitzua erabili zuten pertsona gehienak langabezian zeuden. Zehazki, 82 langabetu (39 gizon eta 43 emakume) izan ziren Behargintzaren aholkularitza bilatu zutenak euren enpresa sortzeko. Lanean zeudenen artean, 37 emakume eta 27 gizon izan ziren enpresa bat sortzea planteatu zutenak.

Adina kontuan izanda, ekintzaile gehienak 25 eta 35 urte bitartekoak izan ziren (64 pertsona). Hurrengoak, 36 eta 45 urte birartekoak (58 pertsona). Hirugarrenak, 45 urte baino gehiago zutenak (16 pertsona), eta 25 urte baino gutxiago zutenak izan ziren zerbiztua gutxien erabili zutenak (8 pertsona).

Heziketa mailaren arabera, sustatzaile gehienek Graduatu Eskolarra edo Lanbide-Heziketa I zuten (43 pertsona), eta Lanbide-Heziketa II (37 pertsona). Bi talde horien ostean lizentziatuak (26 pertsona), diplomadunak (20 pertsona), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dutenak (10 pertsona) eta Batxillergoa dutenak (10 pertsona) egon ziren.

Enpresen tipologia

Banakako enpresaria izan zen ekintzaileek gustokoen izan zuten forma juridikoa. Izan ere, 43 pertsona izan ziren tipologia hori aukeratu zutena, sortu ziren enpresa berrien %74a izan baitziren. Gero, Ondasun-erkidegoak (9 enpresa), Sozietate mugatuak (5 enpresa) eta Kooperatibak (enpresa bat) sailkatzen dira.

Sektorea kontuan izanda, enpresa berri gehienak merkataritzakoak (23), pertsonei zerbitzuak eskaintzen aritzen direnak (19) eta enpresak (11) izan ziren. Eraikuntza, nekazaritza, garraioa, ostalaritza eta turismoa enpresa berri bana izan zuten.

Zerbitzua

Enpresa-sorkuntza zerbitzuak Durangaldean enpresa berriak abiarazteko eta sendotzeko aholkularitza eskaintzen du, adibidez, jarduera, forma juridikoa, eratzeko izapideak, fiskalitatea eta kontabilitatea, enpresa-kudeaketan prestatzea, bideragarritasun-plana, enpresak sortzeko diru-laguntzak, finantzaketa, eta enpresa bat sortzeko edozein gaiari buruzko informazioa.

Gauzak horrela, 2011an, zerbitzuak lau prestakuntza-jarduera antolatu zituen, 140 ordu izan zutenak. Hiru, enpresa-sorkuntzarako izan ziren, eta 58 pertsonek hartu zuten parte.Besteak, enpresak sendotzea zuen helburu.

Amankomunazgoak zerbitzu hau eskaintzen hasi zuenetik 1.000 pertsona baino gehiago izan dira informazio bila hurbildu direnak, 600 proiektu baino gehiagorekin. Haietatik, 300 inguruk Durangaldeko jarduerako sektore desberdinetako enpresa bihurtu dira. Sortu diren enpresa berri hauen artean, garrantzitsuenak merkataritza eta zerbitzu sektorekoak izan dira. Enpresari gehienek aukeratu duten forma juridikoa enpresari indibiduala edo autonomoa izan da.