Albisteak

Servcio de asesoría ambiental 

Zerbitzua 2012 eta 2013 urteetan zehar eskainiko da eta bere helburua ingurugiroaren arloan indarrean dagoen legearen aplikazioa eskualdeko enpresetan hobetzea da euren lehiakortasun-gaitasuna handitzeko.

Programa bi fasek osatuko dute. Lehenengoa Aholkularitza Tekniko eta Juridikoa izango da. Horretan, detektatutako ez betetzeak identifikatu eta gero, Ibilbide Pertsonalizatua landuko da empresa bakoitzarentzat. Beste fasean, Segimendukoa, aholkularitza eskainiko da eta hainbat ekintza jarriko dira martxan.

PO FSE 2007-2013 Valora programaren barnean dagoen aktuazio bat da, Europako Fondo Sozialarekin batera (%50) finantzatuta.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskualdeko enpresei zuzendutako inguruneari buruzko aholkularitza tekniko eta juridiko zerbitzua jarriko du martxan.

Ekimen honek enpresak orientatu eta aholkatu nahi ditu indarrean dauden legeak betetzeko neurriak har ditzaten. Beraz, zerbitzu honek euren lehiakortasun-gaitasuna hobetzeko aukera emango die, euren bezeroen eskakizunekin bat etortzeko aukera izango baitute kudeaketa sistema normalizatuak ezarriz. Gainera, euren kanpo-irudia hobetuko dute ingurune-legeak ezartzea eskatzen dutenen aurrean.

Lege- eta merkatu-erronka handiak dituen testiunguru baten barnean dago ekimen hau, hurrengo urteetan Euskadiko enpresa eta industrietan eragin handia izango duena, zuzentarau europarren onarpenarekin eta zorrotzago diren lehiakide eta merkatu berrien agerpenarekin. Gauzak horrela, enpresek administrazioek eskaintzen dituzten laguntzei etekina atera ahal izateko edo euren eguneroko jarduerarekin jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da euren jarduera arautzen duen legeak ezartzen dituen baldintzak betetzea.

Horretarako, zerbitzuak, 2012 eta 2013an eskainiko dena, bi fase izango ditu:

  • Lehenengoa inguruneari buruzko Aholkularitza Tekniko eta Juridikoa izango da. Horretan, aurretiko Diagnostiko bat egingo da legeak betetzen diren jakiteko eta enpresaren gabeziak ezagutzeko. Detektatutako ez betetzeak identifikatu eta gero, Ibilbide Pertsonalizatua landuko da empresa bakoitzarentzat, legeak eskatzen dituen baldintzak bete ditzaten.
  • Bigarren fasea Segimenduko Programa bat izango da. Honetan, enpresei ezaguera eta aholkularitza eskainiko zaie ingurunearen arloan, Ibilbide Pertsonalizatua ezartzen duena garatzen laguntzeko. Horrela, lehenengo fasean aholkularitza tekniko eta juridikoa jaso duten enpresek adituen laguntza izango dute aktuazioak aurrera eramateko. Honekin batera, banakako jarduerak (aholkularitza pertsonalizatuta) eta taldekoa (formazioa, tailerrak, etab.) eskainiko dira.

AURREKARIAK
Ekimen hau martxan jarri da 2010. urtean inguruneari buruzko Servicio Piloto de Consultoría y Asesoramiento Técnico-Jurídico deiturikoa garatu ostean. Horretan, 24 enpresek hartu zuten parte. Guztiek 3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorrean sailkatutako jarduerekin eta ingurumenaren arloan baimen administratiboen legezko ez betetzekin.

Zerbitzu pilotua enpresak orientatu eta aholkatzean oinarritu zen, Diagnostiko eta Ibilbide Pertsonalizatuta eginez beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eta legezko ez betetzei aurre egiteko.

Ondorio nagusi bezala, esperientzia oso positiboa izan zela azpimarratu behar da. Dena den, zerbitzua indartu behar zela ikusi zen, Segimenduko Programa bat eskainiz enpresek adituen laguntza izan dezaten Ibilbide Pertsonalizatuta aurrera eramateko orduan. Hori dela eta, 2012 eta 2013an ekimenak bigarren fasea ere izango du, zerbitzu hori eskaini ahal izateko..

Zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA markoaren barnean sartuta zegoen, Europako Fondo Sozialarekin batera (%50) finantzatuta.

Ikusi bideoa.