Albisteak

 

Pasaden urtean, Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoa (KIUB) 963 erreklamazio erregistratu eta tramitatu zituen. 2010ean 791 izan ziren. Tramitatutako kexa gehienek telefoniarekin zerikusia izan zuten, eta ur, gas eta elektrizitate-horniketarekin.

Erreklamazioekin batera, zerbitzuak 1.355 kontsulta izan zituen, pertsonalki, helbide elektroniko bidez eta telefonoz egindakoak. Gainera, 102 erreklamazio orri aurkeztu zituen, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailera, Bilbon dagoena, zuzenean bidali zirenak.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoa (KIUB) 963 erreklamazio tramitatu zituen 2011. urtean erreklamatzaile eta erreklamatuaren artean. Horrek, 2010ean baino 172 kexa gehiago suposatzen du, urte horretan 791 erreklamazio aurkeztu ziren eta. Guztiak Eusko Jaurlaritzak erreklamazioak erregistratzeko duen programan, Kontsumo.net deiturikoa, erregistratu ziren.

Kexekin batera, bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuen barne, 1.355 kontsulta erantzun ziren, pertsonalki, helbide elektroniko bidez eta telefonoz konpondu zirenak, erreklamatuari erreklamazio eskutitzak bidaltzeko beharrik gabe. Azkenik, KIUBk 102 erreklamazio orri ere tartekatu zituen, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailera bidali zirenak.

Sektoreak
Kontsumitzalea informatzeko zerbitzu honekin kontaktatu zuten erebiltzaile gehienek telekomunikazioekin (%55,5) eta horniketekin (%18,7) erlazionatutako gaiei buruz galdetzeko egin zuten. Lehenengo kasuan, erreklamazio gehienak telefonoko konpainia aldatzean sortutako arazoengatik izan ziren. Horniketen kasuan, erreklamazio gehienak ur, argi eta gas fakturak sortutako arazoengatik izan ziren.

Jatorria
Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoak Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko biztanlei eskaintzen die zerbitzua. Haietatik durangarrak izan ziren 2011n erreklamazioak hasteko bulegora gehien hurbildu zirenak, 609 izan baitziren. Abadiño (156), Elorrio (77), Iurreta (54), Zaldibar (31), Atxondo (18), Mañaria (8), Izurtza (6) eta Garai (4) izan ziren besteak.

Ordutegia
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren KIUBren egoitza, Durangoko Askatasun Etorbideako 2. zenbakian kokatuta, astelehenetik ostiralera dago zabalik, 9:30etik 13:30ak arte. Ostegunetan, 16:00etatik 18:30ak arte ere irekita dago. Interesatuek 94-620 27 07 telefono zenbakia edo omic-mdurango@kontsumo.net posta elektronikoaren bidez kontaktatu ahal dute.