Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak lanean jarraitzen du eskualdeko garapena bultzatzeko eta enplegu-tasa hobetzeko. Horren adierazgarri da Durangaldeko Behargintzak eta Lanbidek egindako akordioa, martxoaren 31ra arte indarrean egongo dena. Horren bidez, Behargintzak enplegu-bilaketa eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen du:

- Lanbiden izen-ematea eta datuak eguneratzeko aukera
- Eskatzailearen helburu profesionala definitzeko laguntza
- Curriculum vitae berria egiteko jarraibideak, edo duena hobetzeko
- Dauden heziketa-baliabideak interesatuen esku jartzea
- Lan-merkatura sartzeko erak eskaintzea: kontaktuak, hautagaitza propioa, lanbide publikoa, Internet, etab.
- Eskualdean dauden baliabideei buruz informatzea

Gainera, zerbitzu honen bitartez, Behargintzak informazioa, aholkularitza eta orientazioa ere eskaintzen ditu, bai lan bat aurkitu nahi duten pertsonei, bai lanaz aldatu nahi dutenei.

Beste aldetik, pasaden abenduaren 13tik, Diru-sartzetako Berme Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriko prestazio ekonomikoak eta inklusiorako hitzarmenak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira. Durangaldean, bulegoa Iurretan –Zubiaurre kalean- dago, eta ez orain arte zegoen lekuan, hau da, Durangoko Amankomunazgoko Gizarte-Zerbitzuko bulegoan. Aldaketa hau Eusko Jaurlaritzak bi prestazio ekonomikoen izapide eta ebazpenarekin zerikusia duten eskumenak eta inklusio hitzarmenen elaborazio, proposamen, negoziaketa, harpidetza eta segimendua bere egin dituelako gauzatu da.