Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Durangoko Udaleko Nagusien Sailak 60 urte baino gehiago duten pertsonei zuzendutako okintza eta gozogintzako lehenengo ikastaroa jarriko dute martxan. Kurtsoa astelehenean, urtarrilaren 16an, hasiko da, eta sei sesiok osatuko dute. Hauek, urtarrilaren 23 eta 30ean, eta otsailaren 6, 13 eta 20an ospatuko dira. Klaseak Behagintzako instalazioetan, Durangon, izango dira, 15:30etik 18:00ak arte.

Kurtsoan, parte-hartzaileek errezeta errazak prestatzen ikasiko dute, pertsonalki egindako produktuekin. Gainera, ogi mota desberdinak egingo dituzte: ogi arrunta eta esnez edo garagardoz egindakoa, besteak beste. Postre errazak eta osasuntsuak ere egingo dituzte, adibidez, hostopiltxoak, teilak edo katu-mihiak.

Ikastaroak harrera oso ona izan du nagusien artean. Gauzak horrela, 42 pertsona izan dira parte hartu nahi izan dutenak. Dena den, 16 pertsonentzako lekua dago bakarrik, eta aukeraketa egiteko izen emate ordena hartu dute kontuan. “Ezin izan dugu eskaera guztiari erantzuna eman. Behargintzako sukaldea handia da, baina ikastaro honetan arreta pertsonala behar da”, azpimarratu dute antolatzaileek.