Albisteak

Kartela 

Durangoko Amankomunazgoaren Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko aldizka antolatzen dituen kurtsoen edizio berria martxan jarriko du urtarrilaren 26an. Egun horretatik aurrera, erretzeko ohitura alde batera uztean interesatuta dauden pertsonak astero edo hamabostero bilduko dira. Guztira, zortzi sesio izango dira, hiru hilabetetan osapatuko direnak. Parte-hartzaileak 15 eta 20 laguneko taldeetan banatuko dira, aditu batek zuzenduta. Zortzi sesioak bukatu eta gero, hiru hilabetera, jarraipen-saio bat ospatuko da, parte hartzaileen iritziak ezagutzeko eta erretzeari uztea lortu duten jakiteko.

Bilerak goizez edo arratsaldez ospatuko dira, eskeren arabera. Parte hartu nahi dutenek 94-620 05 20 telefono zenbakira, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30ak arte, deituz edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi eman ahal dute bere izena. Ikastaroan parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira.

2011. urtean, Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoa uzteko bi ikastaro antolatu zituen. Lehenengoa otsailetik maiatzera ospatu zen, eta 18 pertsonek hartu zuten parte. Bigarrena urrian hasi zen eta urtarrilaren 12an bukatuko da, eta honetan 24 pertsona daude.

Lehenengo kurtsoa bukatu zuenean, Amonkomunazgoak ebaluazio-inkesta bat egin zuen. Datu azpimarragarrien artean hurrengoak daude:

- Kurtsoa hastean parte-hartzaileen %91k erretzen zuen.
- Ikastaroa bukatzean, inkestan parte hartu zutenen %90ak erretzearen ohitura utzita zuen, eta beste %10ak (pertsona bat) kontsumo kopurua murriztu zuen.
- %40ak erretzeari uztea murrizte-metodoaren bidez lortu zuen, beste tratamendu gehigarririk erabili barik. Besteek laguntza terapiak erabili behar izan zituzten.
- Inkestan parte hartu zutenen %100ak hurrengo sei hilabeteetan erreko ez zutela uste zuten.

Izena emateko:  94 620 05 20
Urtarrilaren 20a baino lehenago
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara