Albisteak

Behargintza 

2011 eta 2012 urteetan Durangaldeko Behargintzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera honako konpromisoa adostu du: langabetuen enplegagarritasuna hobetzea eta lanean daudenek kalitateko enplegua eta horri eusteko lana abiaraztea.

Horrela bada, Durangaldeko Behargintzan, Enplegua sustatzeko arloan, enplegua edo zuri egokitutako prestakuntza bilatzen lagunduko zaitugu:

  • Zure helburu profesionala zehazten lagunduz.
  • Curriculum Vitae berria egiteko irizpideak jarriz edo duzuna gainbegiratuz.
  • Dauden prestakuntza baliabideen informazioa zure eskura jarriz.
  • Enplegua lortzeko bide desberdinak ezagutaraziz: kontaktuak, autohautagaitza, enplegu publikoa, Internet...
  • Eskualdeko baliabideen berri emango dizugu.

JAKIN, LANBIDEN IZENA EMATEKO ZEIN BERTAKO DATUAK ERALDATZEKO AUKERA IZANGO DUZULA.

Herritarrei informazioa eta aholkularitza –orientazioa– eskeintzen diegu, enpresa eta herritarren arteko bitartekaritzan lan egiten dugu eta eskualdeko gizarte eragileekin eta erakundeekin elkarlana eta koordinazioa sustatzen ditugu.

Informazio gehiagorako: 946232522 edo Laubidea 6an, Durangon