Albisteak

Forum 

Mendebaldeko Valléseko (Bartzelona) Lanbide eta Ekonomia Sustapenerako Patzuergoak Foro bat ospatu zuen Sabadellen abenduaren 13 eta 14an. Helburua, oraingo egoera ekonomikoa hobetzeko Administraziotik gauzatu ahal eta behar diren ekintzei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea eskeintzea izan zen.

Foro honetara Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa gonbidatu zuten, tokiko garapenaren arloan garatutako jarduera aurkezteko, bereziki eskualdean garatzen ari den “Durangaldeko Lehiakortasun Poloa” deituriko esperientzia.

Iurretako Alkate eta Amankomunazgoaren ekonomia eta lanbide Sustapenerako Batzordeko Lehendakaria den Iñaki Totorikaguena ordezkaritzako buru izan zen. Bi egunetan, beste esperientzia lokaletatik ikasteko aukera izan zuen, eta Bartzelonako Diputazioko ordezkariekin Euskadin eta Katalunian garatzen ari diren jarduera desberdinak alderatzeko. “Oso positiboa izan da ekonomikoki garatuta dauden beste lekuen esperientziak parekatzea, kasu honetan Bartzelonako Mendebaldeko Valléseko gunearekin, bertan Sabadell edo Terrassa bezalako hiri garrantzitsuak daude. Egiten ari denaz jabetzea, gure esperientzia transmititzea eta ikuspuntuak partekatzea. Bide onetik goazela uste dut”.

Durangaldeko Behargintzako Zuzendaria, Augusto Uriarte, izan zen Durangaldeko esperientzia aurkezteaz arduratu zena “La cooperación vertical entre las políticas públicas y la Administración Local. Redes y Agencias” deituriko eztabaida-bileraren barnean. Bere azalpenean administrazio eta enpresen arteko elkarlan publiko-pribatuaren beharra eta onura azpimarratu zuen. Gainera, enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzenduta dauden neurriak ezartzearen garrantzia azaldu zuen. “Durangaldeko Enpresa Elkartea, Azterlan, heziketa-zentroak eta Amankomunazgoaren arteko elkarlana oso ona izaten ari da, eta kooperazio lanak egitera bultzatzen ari da, oso emaitza onak ematen ari direnak” izan zen azalpenean azpimarratutako ideia indartsu bat.

Foro honen izenburua “¿Cómo podemos contribuir los territorios a salir de la crisis?” izan zen, eta parte hartu zutenen balorazioa oso ona izan zen. Bertan,150 pertsona bildu ziren, esparru tekiniko, politiko eta enpresarialetatik joandakoak.

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak bere Lehiakortasun Poloa aurkezteko aukera izan zuen. Garapen lokalalaren alde lan egiten duten erakundeen aurrean egin zuen, eta hori beti guztiz aprobetxatzen da ikasi eta irakasteko.