Albisteak

 

Durangoko Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin batera Durangaldeko Esperientzia Institutuaren barne bi ikastaro antolatu ditu, 55 urtetik gorakoentzat.

Lehenengo ikastaroa “CLAVES PARA VIVIR EN EL MUNDO DE HOY” (42 ordu),  asteazkenetan izango da 17:00etatik 19:00etara, urriaren 19tik martxoaren 28ra.  Ikastaroa lau modulutan banandu da: I. Modulua ”Pertsona nagusiak egungo gizartean”, II. Modulua “Historiaurretik etorkizuneko gizartera”,  III. Modulua  “Inguruko ezagutza”  eta IV. Modulua “Hazkunde eta garapen pertsonala”.

Izen-emate orria

Bigarren ikastaroa “HABILIDADES DE COMUNICACIÓN, INNOVACIÓN Y CREATIVIDAD”, (18 ordu) astezkenetan, urriaren 19tik azaroaren 30era garatuko da arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Ikastaro honetan, gaur eguneko hainbat gai interesgarri jorratuko dira: komunikazioa, giza trebetasunak, berrikuntza eta sormena eguneroko bizitza hobetzeko tresnak, besteak beste.

Izen-emate orria

Ikastaro biak, gaztelaniaz emango dira, aditu profesional ezberdinen eskutik. Durangaldeko Behargintzan (Laubideta kalea,6, Durango) izango dira.

Interesatuek Durangaldeko Behargintzan bete behar dute izen-emate orria urriaren 8a baino lehen. Informazio gehiago jasotzeko telefono honetara deitu 94 623 25 22.