Albisteak

Urratsez urrats 

Zure herrian euskara ikasteko ze aukera dituzun ez dakizula? Sartu www.euskaragida.com webgunera. Eskaintza osoaren berri bertan aurkituko duzu. Eta, aurten, berrikuntza gisa, zure euskara maila ezagutzeko aukera ere izango duzu. 

Ez ahaztu. Aurten ere urratsez urrats, euskararen helmugarino iristeko aukera izango duzu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa osatzen duten udalerrietako euskaltegietan.
Guztien beharretara egokitutako ikastaroak ditugu Durangaldean!

Zatoz gurekin eta eman urratsak euskara ikasteko! Zure herrian eta etxetik gertu, zuk behar duzun hori aurkituko duzu.

Animatu euskararen bidean urratsak ematera!!

Hau da zuk behar duzuna, matrikulatu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskaltegietan!

 Ikusi kartela