Albisteak

 

Durangaldeko Eskolako Agenda 21ek hiru bideoforo egin ditu martxoaren 21, 22 eta 24an esperientziak trukatzeko eta gazteriaren kontsumo-ohiturei buruz eztabaidatzeko. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Durangaldeko Udaltalde 21eko kideen (Udalsarea 21eko kide ere badirenak) babesa jaso du.

Hiru bideoforoak Durangaldeko eta Peruko gazteriaren kontsumo-ohiturak alderatzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko antolatu ziren, eta horretarako Emaús Fundazio Sozialaren laguntza izan zuten.

Lehenengo bideokonferentzia martxoaren 21ean (astelehena) egin zen Durangoko Berritzegunean. Martxoaren 22an, asteartean, Zaldibar, Berriz eta Elorrioko zentroen txanda izan zen, beraz Berrizko institutuan bildu ziren bideoforoan parte hartzeko. Azkenik, martxoaren 24an Otxandio, Iurreta eta Abadiñoko ikasleak Iurretako Juan Orobiogoitia Institutuan elkartu ziren.

Bideoforoak 13:00etan hasi ziren eta lehenengo saioan Peruko ikasleei egingo zizkieten galderak erabaki zituzten. 14:00etan bazkaldu zuten eta 15:00etan (Perun goizeko 9:00ak zirenean) Peruko gazteekin bideoforoa egin zuten. Peruko ikasleak Lambayeque barrutiko bi ikastetxetakoak ziren: Institución Educativa 11037 “Antonia Zapata” eta Institución Educativa Secundaria “San Martín”.