Albisteak

Nueva web de Mancomunidad de la Merindad de Durango 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak webgune berria estreinatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Proiektuarekin lankidetzan.

Webguneak helbide berria dauka, www.mdurango.org. Atari berriak internautentzako kontsultarako tresna izan nahi du hainbat gaiei buruzko informazioa lor dezaten, hala nola, mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak zein bertako albiste eta agenda. Webgunea hiru atal nagusitan egituratzen da: Mankomunitatea, Zerbitzuak eta Baliabideak. Atal bakoitzak menu bat dauka eta bertan informazioa gaika sailkatuta dago.

Laburbilduz, helburua Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoari buruz interesgarria izan daitekeen guztia webgune bakar batean batzea da. Horrez gain, laster administrazio-izapideak etxetik egin ahal izateko aukera ere eskainiko da.