Noticias

 
Helburua emoziaren kudeaketa haunditzea da eta medikamentuak ixtea edota hartzen diren kopurua jeistea da.

Interesatuek izena eman dezakete Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuan. Aldez aurretik azaro eta abenduan hautagiek elkarrizketa bat egin beharko dute.

Ikastaroa hau doakoa da, urtarrilean hasiko da eta bi ordutako hamabost bilera izango dira. Parte-hartzaile guztiak, psikoterapeuta baten esku egongo dira.

Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak aurten ere “emakumeentzako antsietatearen kontrola” izeneko ikastaroa antolatuko du. 20 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Helburu desberdinak izango ditu, alde batetik emozioaren autokontrola haunditzea, bere gaitasun pertsonalak haunditzea eta gizarte eragileen laguntza lortzea eta bestetik ere medikamentuak ixtea edo gutxitzea.  Eskualdeko emakumeak parte hartzea eta ikastaro honek euren ongizate eta osasuna hauntditzea espero da.

Doako ikastaroa honetan parte hartu nahi duten guztiek elkarrizketa bat burutu behar dute azaro eta abendu artean. Horrela hautagaiek izena eman beharko dute Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuan. (Askatasun etorbidea 11 behea, Durango) edo 94 620 05 20 telefonora deituz. Parte hartuko duten emakumeek ezaugarri batzuk izan beharko dituzte:

  • Denbora batean, sei hilabete gutxienez eta hamar urte gehien jota, etsialdirako medikamentuak hartu izana. Hala eta guztiz ere bakoitzaren antsietate egoeraren erruz, medikamenduak hartzeko zorian daudenak ere parte hartu ahal izango dute.
  • Patolgia psikiatrikoa ez izatea
  • Substantzia psikoaktiboak ez hartzea (alkohola, kokaina..)
IKASTAROAREN HASIERA ETA EDUKINA

Ikastaro honen hasiera URTARRILEAN izango da eta asteazkenetan izango da  arratsaldeko ordutegian, 15.30etatik 17.30etara, guztira 15 bilera. Taldeek 20 pertsona inguru izango dute gehien jota eta psikoterapeuta batek gidatuko du.
Egitarauak hiru zati izango ditu:

  • Osasunarekin zerikusia duten gaiak: Antsietatea, medikamentueen eragina, eta zeintzuk diren medikamentuak hartzeko orduan emakumeek dituzten faktoreak.
  • Antsietaterekin zerikusia dituzten gaiak: Erlaxazio teknikak landuko dira, emozio kontrola, autoestimuaren garapena eta pentsamendu ezerkorren erabilpena.
  • Gizarte trebetasunen garapena: aserbitatea, bakoitzaren mugen erabilpena, komunikazio trebetasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Gutxienez, hamar pertsonetik bat medikura doa antsietate arazoak direla eta, eta hirutik bi emakumeak dira.  Askotan medikamendituak hartzea irtenbide bakarra izaten da. Egoera hori ezagututa, emakumeen artean beste irtenbide batzuk landu nahi ditugu, medikamentuen beharrik gabe.