Noticias

Rueda de prensa 

Proiektu hau, Durangaldeko futbol taldeak euskalduntzeko egitasmoa da. Bertako talderik gazteenetako entrenatzaileei futbol entrenamenduen inguruko formakuntza teoriko eta praktikoa ematea da asmoa, baina formakuntza hori euskaraz eta euskararen erabilerara bideratutakoa izango denaren berezitasunarekin.

Futbola eta euskara uztartzen dituen egitasmoa honek, kirola eta aisialdia euskalduntzeko urratsa izan nahi du.

Egitasmoaren antolaketari dagokionez, saio teorikoak 2011ko apirila eta ekaina bitartean gauzatuko dira Durangoko Behargintzako eraikinean. 2 orduko 12 saio burutuko dira. Eta saio praktikoak denboraldia hasten den garaian, iraila urria bitartean, gauzatuko dira futbol-zelaietan.

Hurrengo fasea, proiektuaren eragina neurtzeko jarraipen eta kontrola egitearena izango da. Honek, proiektuaren garapena aztertu eta bilakaeraren ikuspegi objetiboa izatea ahalbidetuko digu. Hots, Durangaldeko futbol elkarteetan aritzen diren eta eskolan parte hartuko duten entrenatzaileak, norberaren taldea noraino euskalduntzen ari diren aztertzea. Ibilbide osoan, besteak beste, Koikili Lertxundi kide den, Itzarri aholkularitzako adituak izango dira gidari. 

Moddle plataforma

Aipagarria da, bestalde, klaseak presentziazkoak izango badira ere, ikastaroa on-line egiteko aukera ere egongo dela; horretarako prestatuko den moodle plataformaren bitartez. Beraz, proiektu honetan teknologia berriek izango duten garrantzia nabarmena izango da, erabilitako material guztiek aipatutako tresna teknologikoaren laguntza izango dutelako. 

Antolatzaileak: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa,  Abadiño Udala, Atxondoko Udala, Berrizko Udala, Durangoko Udala, Elorrioko Udala, Garaiko Udala, Iurretako Udala, Izurtzako Udala, Mañariako Udala, Zaldibarko Udala.

Laguntzailea: Berbaro Elkartea

Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

Ikusi kartela