Gizarte Zerbitzuak

 

Garatzen dituen jarduera eta programak: Zerbitzu honen helburura ekintza eta programa desberdinak antolatuz, zahartzaro aktiboa bultzatzea da, pertsona nagusien prestakuntza eta gizarteratzea sustatuz, bizitzako garai hau osasuntsu eta era aktibo baten bizi dezaten.

Bere ekintza honako herrietan garatzen da: Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

Zerbitzuak arlo diferentetan egiten du lan

Jubilatuen elkarteekin: Hainbat ekintza antolatzen dira zuzendari batzordeen prestakuntza suspertuz, eta aholkularitza eskainiz.

Pertsona nagusiekin: Aldizka, era guztietako ekintzak antolatzen ditu edozein pertsona nagusiari parte hartzeko aukera emanez:

  • Kirol eta Jarduera fisikoak: senderismoa, gimnasia topaketa...
  • Bisita kulturalak
  • Formakuntza eta kultur ikastaroak, tailer okupazionalak...
  • Bidai kulturalak

Durangaldeko Esperientzia Institutua (DEI): Elkarketarako gune bat da, Durangaldeko 55 urtetik gorako pertsonek hainbat arlo interesgarrietan hezi eta esperientziak elkarri emateko, gizartean parte-hartze gogotsu bat eduki ditzaten. Aldizka hainbat ikastaro eta ekintza antolatzen ditu, interesaturik dauden pertsonek parte hartzeko.

Durangoko Udalarekin elkarlanean antolatzen da.

Menpekotasun egoeran dauden pertsonen senide zaintzaileentzat (ZAINDU PROGRAMA): Durangoko Udalarekin antolatzen den programa honek, familiari laguntza, arreta, informazioa eta orientazioa eskaini eta hainbat ekintza berezi antolatzen ditu talde honentzat. Besteak beste:

  • Formakuntza ikastaroak eta mintegiak
  • Laguntza psikologikoa
  • Sentsibilizazio programak
  • Boluntariotza suspertzea

Kontaktua

Laubideta, 6,
48200 – DURANGO

e-posta:
terceraedad.mdurango@bizkaia.org

Telefonoak:
946200546

Ordutegia:
9:00etatik 13:00etara

Lotura interesgarriak